20 Años Sin Noticias bira
Melendi Nafarroa Arenara itzuliko da 20 Años Sin Noticias birarekin, abenduaren 5ean, osteguna. Melendi Iruñeara itzuliko da birako azken kontzertuetako bat eskaintzeko. 50 kontzertutik gora eta 600.000 sarrera baino gehiago saldu ostean, bira nafar pabioloira iritsiko da berriz abenduaren 5ean. Asko dira 2023an sarrerarik gabe geratu zirenak, bira hasi zenean, eta horrela Melendik nafar lurretara itzuli izan nahi du haiekin zuen zorra kentzeko.
Urteko biraren aurrean gaude zalantzarik gabe, eta dagoeneko "Melendi efektua" izenarekin ezagutu den horretan, iragarri zenetik errepikatzen ari den gertakaria da. Izan ere, Melendiren kontzertuetan hainbat belaunaldik bat egiten dute modu berean, eta 20. urte baino gehiagoz lagundu dituzten abestiak intentsitatez bizitzera joaten dira kontzertura. Gurasoak, seme-alabak eta aiton-amonak Melendiren unibertsoan elkartzen dira eta aldi berean koroatzen dituzte abesti horiek, Melendiberak uste zuenaren arabera, jada ahaztuak zeudenak.
Sarrerak
Sarrerak salgai urriaren 4ean, ostirala, 12:00etatik aurrera hurrengo webguneetan: www.melendioficial.com eta www.navarrarena.com
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urte baino gutxiago duten pertsonak amarekin, aitarekin edo tutore legalarekin etorri beharko dira.
18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
Arenabus Zerbitzua
Herriak, ordutegiak eta geltokien informazioa:
- 1. linea: Tuteratik: 17:30 – Tutera (Udal hilerriaren geltokia)- 18:00– Castejón (Konstituzio plaza)- 18:25 – Marcilla (AVIA gasolindegia)- 18:45 – Olite (Rua Romana markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
- 2. linea: Tafallatik: 18:30 – Tafalla (Guti's taberna) - 18:50– Artaxoa (Konstituzio etorbidea – Urraca Reina de Artajona ikastetxea)
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
- 3. linea: Elizondotik: 18:15– Elizondo (Udaletxe plaza) - 18:30 – Mugaire (osasun-etxeko trukatzaile berria) – 18:50– Arraitzko bentak
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
- 4. linea: Izabatik: 17:15 – Izaba (autokarabanen eremua) - 17:45 – Burgi (Pautobus geltokia)- 18:30 – Zangotza (Magdalena kaleko autobus geltokia) - 18:55 – Ilunberri ("El Cierzo" markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
- 5. linea: Vianatik: 17:45– Viana (La Solana) - 18:15– Los Arcos (Sancho el Sabio etorbideko geltokia (Mavi jatetxea) - 18:30– Lizarra(Mercatondoa Kalea, 1 Cristalería Estellesa)- 18:50 – Gares (Mikel taberna ondoan dagoen markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
- 6. linea: Altsasutik: 18:00 – Altsasu (Isidro Melero kalea, osasun-etxearen ondoan) - 18:15 – Etxarri Aranatz (Burundabide kaleko markesina) - 18:30 – Uharte Arakil (autobus geltokia) - 18:50 – Irurtzun (San Marín kaleko geltokia)
Nafarroa Arenara iritsiera: 19:30h
*Autobusa ekitaldia amaitu eta 30 minututara aterako da. Autobusa Aizagerria plazan hartuko da, A atearen aurrean.
*Geldialdi bakoitzean adierazitako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu.
*Arena Buseko tiketen salmenta ekitaldia hasteko ezarritako ordua baino 48 ordu lehenago itxiko da (2024/12/03, 21:00etan).
Prezioak:
- 5€ joan-etorria. Ez dago ibilbideak banan-banan erosteko aukerarik.
- 3 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaintzen.