Nafarroa Arenan lehen aldiz ospatuko da Euskal Herriko aizkolari txapelketako Lehen Mailako finala datorren azaroak 1. 12:00tik aurrera, Donezteben irailak 16an ospatuko den kanporaketan, sei sailkatuko onenak lehiatuko dira kategoria honetako titulua lortzeko.
Lehenengo maila osatzen duten aizkolariak eta kanporaketan parte hartuko dutenak hauek dira: Iban Resano (Nafarroa), Jokin Urretabizkaia (Gipuzkoa), Xabier Zaldua (Gipuzkoa), Hodei Ezpeleta (Gipuzkoa), Josean Etxebarria (Nafarroa), Iker Vicente (Nafarroa), Julen Gabirondo (Gipuzkoa), Oier Kañamares (Nafarroa), Xuban Kañamares (Nafarroa) eta Alvaro Garcia ( Castilla y Leon, Araban federatuta). Sei hoberenak Nafarroa Arena-ra iritsiko dira, hor 54 hazbeteko lau kanaerdiko mozteko, 60 hazbeteko lau eta 72 hazbeteko lau.