Automozioko Europako Eskualdeen Aliantzaren Bigarren Konferentzia egingo da datorren ostegunean, azaroak 9 Nafarroa Arenan. Goi-mailako topaketa horretan, automobilen fabrikazioan eta osagaien horniduran aitzindari diren Europako hogei eskualde baino gehiagoko buruak elkartuko dira, enpresa pribatuetako ordezkariekin eta sektorearekin lotutako beste eragile batzuekin batera. Topaketan, automozioaren arloko erronka nagusiei ekitea eta ibilgailu elektrikorako trantsizio koordinatua egiteko akordioa lortzea helburuekin.