Pandemiak eragindako egoera hobetu ondoren eta lurralde txapelketak ahalik eta normaltasun handienarekin egingo direla aurreikusiz, Bertsozale Elkarteak erabaki du 2022ko udazkenean egingo duela Bertsolari Txapelketa Nagusiaren XVIII.edizioa.
Txapelketako finala Nafarroa Arenan jokatuko da 2022ko abenduak 18.
Sarrerak
Sarrerak salgai egonen dira ekainaren 23tik aurrera www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Ekainaren 23tik 30era finalerako sarrera erreserbatuta izango dute Bertsozale Elkarteko bazkideek.
www.bertsosarrerak.eus webguneaz gain, Nafarroako Bertsozale Elkartean ere izango dira eskuragarri finaleko sarrerak (Travesía de las Huertas, 2 bajo, Iruñea ), ekainaren 23tik 30era (larunbata eta igandea izan ezik). Ordutegia: goizeko 10: 00etatik 14: 00etara eta arratsaldeko 16: 00etatik 18: 00etara izango da.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.