V. URTEURRENA - MITOAROA
Zetak taldeak Mitoaroa ikuskizuna antolatu du urrengo urtarrilaren 4rako, Iruñeako Nafarroa Arena pabiloian. Pello Reparaz taldeko buruak aurreratu duenez, gau horretan Erramun Martikorena taldearekin igoko da eszenatokira, bai eta Unanuko Mamuxarruak, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak, bai nafar eta bai euskal mitologia irudikatzeko.
Sarrerak
Sarrerak salgai ekainaren 4ean, asteartea, 08:00etan.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
Arenabus Zerbitzua
Herriak, ordutegiak eta geltokien informazioa:
- 1. linea: Tuteratik: 18:00 – Tutera (Udal hilerriaren geltokia)- 18:30– Castejón (Konstituzio plaza)- 18:55 – Marcilla (AVIA gasolindegia)- 19:15 – Olite (Rua Romana markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
- 2. linea: Tafallatik: 19:00 – Tafalla (Guti's taberna) - 19:20– Artaxoa (Konstituzio etorbidea – Urraca Reina de Artajona ikastetxea)
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
- 3. linea: Elizondotik: 18:45– Elizondo (Udaletxe plaza) - 19:00 – Mugaire (osasun-etxeko trukatzaile berria) – 19:20– Arraitzko bentak
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
- 4. linea: Izabatik: 17:45 – Izaba (autokarabanen eremua) - 18:15 – Burgi (Pautobus geltokia)- 19:00 – Zangotza (Magdalena kaleko autobus geltokia) - 19:25 – Ilunberri ("El Cierzo" markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
- 5. linea: Vianatik: 18:15– Viana (La Solana) - 18:45– Los Arcos (Sancho el Sabio etorbideko geltokia (Mavi jatetxea) - 19:00– Lizarra(Mercatondoa Kalea, 1 Cristalería Estellesa)- 19:20 – Gares (Mikel taberna ondoan dagoen markesina)
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
- 6. linea: Altsasutik: 18:30 – Altsasu (Isidro Melero kalea, osasun-etxearen ondoan) - 18:45 – Etxarri Aranatz (Burundabide kaleko markesina) - 19:00 – Uharte Arakil (autobus geltokia) - 19:20 – Irurtzun (San Marín kaleko geltokia)
Nafarroa Arenara iritsiera: 20:00h
*Autobusa ekitaldia amaitu eta 30 minututara aterako da. Autobusa Aizagerria plazan hartuko da, A atearen aurrean.
*Geldialdi bakoitzean adierazitako ordua baino 10 minutu lehenago egotea gomendatzen dugu.
*Arena Buseko tiketen salmenta ekitaldia hasteko ezarritako ordua baino 48 ordu lehenago itxiko da (2025/01/02, 19:00etan).
Prezioak:
- 5€ joan-etorria. Ez dago ibilbideak banan-banan erosteko aukerarik.
- 3 urtetik beherakoek ez dute sarrerarik ordaintzen.
2025 / URT / 4
20.45ETAN
Ateen irekiera: 20.00etan
Antolatzen du
PANDA ARTIST MANAGEMENT