Bresh, mundu osoan “munduko festa ederrena” bezala ezagutzen den musika urbano eta komertzialeko marka, lehenengo aldiz iritsiko da Iruņera urtarrilaren 11n. Topaketa honek Navarra Arena “mugimendurik gabeko dibertsiozko agertoki” bilakatzea promete, 8 ordu baino gehiagoko musika emanaldiaren barruan.
Sarrerak
Sarrerak salgai www.navarrarena.com webgunean, www.fiestabresh.com webgunean, Baluarteko Txarteldegian eta NICDOko informazio eta salmenta gunean La Morea merkataritza gunean.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.
18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
2025 / URT / 11
18.00ETAN
Prezioak
Sarrerak tarteka:
- Lehenengo tartea: 25€ + gastuak (sarrerak agortuta)
- Bigarren tartea: 30€ + gastuak (sarrerak agortuta)
- Hirugarren tartea: 35€ + gastuak
- Laugarren tartea: 40€ + gastuak
Antolatzen du
In&Out Producciones