BLUE ELECTRIC LIGHT TOUR 2025
New Yorkeko artistaren 3 hitzordu bakarretako bat da Espainian, Madrilen eta Coruñan izan ostean
Lenny Kravitz Nafarroa Arenan izango da 2025eko apirilaren 12an, Europa Blue Electric Light-en egingo duen bira berriaren barruan. Gaur iragarri dute bira, eta hiru data izango ditu Espainian: Madril, Coruña eta Iruñea.
New Yorkeko artistak otsailean abiatuko du bira, Lyonen, eta apirilaren 14an itxiko du Bordelen Kontinentean zehar egingo duen bira.
Estrella Morente Lenny Kravitzen gonbidatu berezia izango da Iruñeko kontzertuan.
Sarrerak
Sarrera orokorrak webgune hauetan salgai: livenation.es, ticketmaster eta El Corte Ingles.
Sarrerak web-orri honetan aipatzen diren kanal ofizialetan erostea gomendatzen dugu.
Ikuskizunaren enpresa antolatzaileak erabakitzen ditu salmenta kanalak (ikuskizun honetan Nafarroa Arena ez da antolatzailea), beraz sarrera guztiak ez daude lehiatilan edota web-orri honetan salgai.
Pabilioiara sartu nahi diren pertsona guztiek sarrera eduki behar dute.
Sarrerei buruzko ohiko galderak
Adingabekoak
16 urtetik beherakoak persona heldu batekin etorri beharko dira.
18 urtetik beherakoak baimenarekin sartu beharko dira.
Nafarroa Arenaz kanpoko kanaletan salgai, Informazio gehiago sarreren salmenta kanal ofizialean.
Mugikortasun gutxiko pertsonak
Mugikortasun arazorik baduzu PMR sarrerak salgai daude, beste lekuetara EZIN DA IGOGAILUZ IRITSI.
Zure egoerari buruz zerbait kontatu nahi badiguzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Mugikortasun gutxiko pertsonen informazioa eta/edo eskaera bereziak.
Entzuteko urritasuna
Entzumen urritasuna duten pertsonentzako eta pertsona gorrentzako Nafarroa Arenan dauden kontzertuak egokitzeko teknologia berrien erabilera ezarri dugu. Bi sistema ditugu: bibrazio-txalekoak eta begizta magnetikoa.
Sistema horiek eskatzeko, hurrengo formulario hau bete behar da, eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eskaera garaiz egitea gomendatzen dugu.
2025 / API / 12
21.00ETAN

Prezioak
PL1 PISTA A 110€ + 14,50€ kudeaketa gastuak
PL2 GRADA 95€ + 12,50€ kudeaketa gastuak
PL3 GRADA 90€ + 12€ kudeaketa gastuak
PL4 PISTA B 80€ + 10,50€ kudeaketa gastuak
PL5 GRADA 65€ + 8,50€ kudeaketa gastuak
VIP - BLUE ELECTRIC LIGHT EXPERIENCE 345€ + 46€ kudeaketa gastuak
VIP - TK421 EXPERIENCE 225€ + 30€ kudeaketa gastuak
VIP - HONEY EXPERIENCE EXPERIENCE 210€ + 28€ kudeaketa gastuak
Platinum: Prezio dinamikoan salgai jartzen diren sarrerak dira, ekitaldiaren eskaintzaren eta eskariaren arabera doituta, hegazkin-konpainiek eta hotel-sektoreak egiten duten bezala. Sarrera horiek ez dute inolako zerbitzu edo onura gehigarririk barne hartzen, VIP pakete erako sarrerek egiten duten bezala.
Antolatzen du
LIVE NATION