200.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Nafarroa Arena jardueran egon den lehenengo urtean

2019 / IRA / 23
200.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute Nafarroa Arena jardueran egon den lehenengo urtean
Revolutioin on Ice: 10.000 ikusleko lehenengo ekitaldia. Argazkia: Iñaki Zaldua Nafarroa Arenarentzat

Nafarroa Arenak bere lehenengo urteurrena ospatu du 50 ekitaldi, horietako 23 formatu handikoak, antolatu ostean. Urtea amaitu aurretik, publiko guztientzako beste 14 ekitaldi handi eskainiko dira.

Irailaren 24an Nafarroa Arenaren ibilbidearen lehenengo urteurrena ospatuko da. Irekierako lehenengo aste horretan bisita gidatuak, pilota partidua eta ekitaldi pribatu bat antolatu ziren.

Ordutik, eta lehenengo urtean zehar, Nafarroa Arenak 50 musika- eta kirol-ekitaldi, ikuskizunak, erakusketak, enpresa-bilerak eta publiko guztientzako jardunaldiak antolatu ditu. Guztira 208.036 pertsona bertaratu ziren horietara. Pabilioian egin ditugun berrogeita hamar ekitalditatik 23 formatu handikoak izan dira (3.000 pertsona edo gehiago edo/eta erabateko betetzea pista nagusian).

FORMATU HANDIKO EKITALDIAK

DATA

EKITALDIA

BERTARATUTAKOAK

18/09/29

Pilota. Masters Codere Finala

3.000

18/10/04-07

Outlet – Navarra Motor Show

15.000

18/10/20

Rosendo. Mi tiempo señorías...

4.000

18/10/27

Mini Lurauto X-Gravity Freestyle Motocross

7.000

18/11/3

Dios Salve a la Reina. Queen. Wembley 86

4.200

/18/11/10

Revolution on ice

10.000

18/11/18

Pilota. 4 ½ Finala

3.000

18/11/24

Pablo López. Tour Santa Libertad

2.500

18/12/12
18/12/16

Taldekoko Gimnastika Erritmoko Espainiako Txapelketa

12.000

18/12/22

Ara Malikian. The incredible world tour of violin

6.500

18/12/29

Ene Kantak Jai Erraldoia

7.500

19/02/06-10

Cirque du soleil: Toruk. El primer vuelo

55.000

19/03/30

IZAL

6.000

19/04/01-02

HORECA Norte

4.000

19/04/25

Bob Dylan

4.000

19/05/03

Operación triunfo

10.000

19/05/05/

Mark Knopfler

7.500

19/05/11-12

 Antigualeko Gauzen II. erakusketa

1.800

19/05/24-25

Iruña Rock

8.000

19/06/01

Pablo Alborán

8.000

19/06/06

La Pamplonesa kontzertua

7.000

19/08/02

España-Lituania (gizonezkoen basket)

10.000

19/09/04

Baskonia-Tenerife

3.800

 

FORMATU HANDIKO EKITALDIAK GUZTIRA

199.800

 

BILERAK, JARDUNALDIAK, KONGRESUAK

8.236

Urriaren 5ean pista nagusiko jarduerei berriro ekingo zaie Manuel Carrasco abeslariaren kontzertuarekin, lehenengo urteurrenaren osteko lehenengo kontzertua izango dena. Ekitaldi horrek 2019ko itxiera-hiruhilekoa irekiko du, 14 kirol- eta musika-ekitaldi zein erakusketa izango dituena urritik abendura bitarte. Guztira, 100.000 pertsona bertaratzea espero da. Gainera, Reyno De Navarra Aretoan bileren, jardunaldien eta kongresuen egutegiarekin jarraituko dugu.

Urtean zehar biztanle guztientzako irekita egon diren bisita gidatuak egin dira, bai irekieraren lehenengo astean zein Gabonetan ere. Aurretiaz erreserba eginda, taldeentzako bisitak ere egin ditugu. Guztira 1.582 pertsonek ezagutu dituzte gure pabilioiaren zirrikituak. Urte amaierara arte, askotariko taldeekin hitzartutako bisitak aurreikusten dira astero. Interesa duten taldeek informazio gehiago eskatu dezakete ondorengo helbide honetan: www.navarrarena.com/es/visitas-guiadas.

Babesak eta publikoa

Nafarroa Arenak urteko 29 babesle finko izan ditu lehenengo urte honetan eta horiei unean uneko laguntzaileak gehitu zaizkie.

Reyno de Navarra Turismoak bigarren solairuko Erabilera Anitzeko Aretoa babesten du. Areto horretan, bilerak, kongresuak eta formatu txikiko bestelako jarduerak antolatzen dira Pabiloiaren barruan. Gainera, Miguel Induráin Fundazioak hainbat kirol-ekitalditan laguntzen du. 

Foru Komunitatetik bertaratu da publikoaren gehiengoa eta %25 kanpoko publikoa izan da. Zifra horiek, gure jardueraren lehenengo hiruhilekoan bertaratutakoei egindako 600 inkesten ondorioz lortu dira. 

Etengabeko hobekuntza: irisgarritasun eta agerikotasun operatiboa

Epe honetan zehar mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasun hobekuntzak txertatzen joan gara, bai pista nagusian eta frontoian zein zerbitzuetako eremuetan. Behin betiko seinaleztapena jarri da kanpoaldean eta barrualdean eta webgune berria sortu da (www.navarrarena.com) ikusizko eta testuzko informazio gehiagorekin eta irisgarritasun sistema hobearekin. Gainera, ekitaldi handietan mugikortasun urriko pertsonentzako arreta-zerbitzua eskaintzen dugu.

Bestetik, operazio eta muntaketa sistemak hobetu dira, esaterako elementuak zintzilikatzeko bigarren arranparrila edo erabateko iluntasuna lortzeko sistema. Gainera, Nafarroa Arenak Hondakinak Prebenitzeko  eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoarekin lan egin du edalontzi berrerabilgarriak txertatzeko eta hondakinak bereizteko guneak hobetzeko.

Sukaldaritza espazioak ere hobetu dira, bai El Escondite del Arena kafetegian zein catering zein barne zerbitzuetarako eremuetan ere.

Lehenengo urteurrena

Gure ibilbidearen lehenengo urteurrena ospatzeko, lehenengo ekitaldian, bi pertsonek Manuel Carrasco-ren kontzertuan Meet&Greet batekin esperientzia biziko dute datorren Urriak 5an. Bi pertsona hauek zozketa baten bitartez aukeratuko dira eta sare sozialetan berri emango dugu.

2019 bukaerarako ekitaldien egutegia

Musika kontzertuei dagokienez, ondorengo hauek izango ditugu gurean:  Manuel Carrasco urriaren 5ean Gira La Cruz del Mapa birarekin;  Melendi urriaren 18an Mi Cubo de Rubik birarekin; La Pamplonesa y sus amigos, beti elkarrekin urriaren 26an; Estopa azaroaren 15ean Gira Fuego biraren hasierarekin, bai eta Berri Txarrak taldearen agurra ere azaroaren 22an eta 23an, data horietarako sarrera guztiak agortuta daudelarik.

Hemen bideo bat dago, baina ezin duzu ikusi, ez dituzulako marketineko cookieak onartu.
Aldatu zure konfigurazioa ikusteko edo egin klik hemen Youtuben zuzenean ikusteko.

Kirolari dagokionez, uda honetako saskibaloi partiden ostean, Nafarroa Arenak frontoia beteko du urriaren 6ko Masters txapelketarekin eta azaroaren 24ko 4 1/2ko Finalarekin. Pista nagusian Gimnastika Erritmikoko Txapelketan 4.000 gimnasta baino gehiago ikusteko aukera izango dugu azaroaren 7tik 11ra. Motorraren munduak bere espazioa izango du  Navarra Motor Show II. Outletarekin urriaren 10etik 13ra eta azaroaren 13an  Dielow, The Automotive Event Indoor edizioa egongo da.

Agradecimiento Eskerrak

Nafarroa Arenarako NICDO-ren taldetik publikoaren erantzuna eskertzen dugu, bai eta zentroan euren lana egin duten profesionalen ardura, enpresa babesle eta laguntzaileen konfiantza, orokorrean zein ekitaldi berezietarako, eta komunikabideek jendarteari luzatutako informazioa. Izan ere, tartean egon diren pertsona guztiak ekitaldi bakoitzeko zati izan dira. ESKERRIK ASKO!

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.