ESKURA DAGO JADANIK NAVARRA ARENAREN BABESEI BURUZKO INFORMAZIOA

2018 / OTS / 15
ESKURA DAGO JADANIK NAVARRA ARENAREN BABESEI BURUZKO INFORMAZIOA

Otsailaren 15etik aurrera, pertsona juridikoen esku dago 2018ko irailean ateak irekiko dituen erabilera anitzeko azpiegitura babesteko modalitateetan parte hartzeko aukera desberdinei buruzko informazioa.

 

Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean – Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio – NICDO SL Enpresa Publikoak www.navarrarena.com WEBGUNEAN argitaratu du azpiegitura Babesteko programei lotetsitako zerbitzuen katalogoa (dosierra ikusi).

Babeserako akordioek, kirol eta kultur ekitaldietarako azpiegiturara sartu ahal izatea, higiezin barruko eta kanpoko euskarri digitaletan publizitatea jartzea eta abegi zerbitzuak jasotzen dituzte. Azken horien artean daude Navarra Arena pilotalekuko pista nagusiaren inguruan dauden 34 palkoen eta erabilera anitzeko aretoaren erabilera.

Kontratuek, urtebete natural luzagarriko iraupena izango dute, eta lehenbizi sinatzen direnek 2018ko azken hilabeteak, irailaren 17ko astean ireki ondoren eta 2019. urte osoa barne hartuko dute.

 

MARKAREN ZABALKUNDEA

Oinarrizko Babes akordioek, babes eta laguntza hori higiezinaren euskarri digitaletan (Bideo-markagailua eta seinale digitalak) www.navarrarena.com WEBGUNEAN eta era fisikoan horiei lotetsiriko palkoetan zabaltzea aurreikusten dute.

 

ABEGI ZERBITZUAK

Oinarrizko Babes paketeek, eraikinaren beheko solairuko eraztunean banaturik dauden palkoen erabilera aurreikusten dute. 3 gunetan banaturik dauden palkoetako bakoitzak 5, 7 edo 9 pertsona jasotzeko ahalmena du, beiraz estaliriko aurre-palko gunearekin. Palkoetatik gune pertsonalizatua eduki ahal izango da, pabiloiaren pista nagusian programaturiko hitzordu guztiak ikusteko; barrutira ate independente batetik sartu ahal izango da eta, horrez gain, aparkaleku plazak egongo dira eraikinean, eta baita jatetxe zerbitzua ere.

Abegi zerbitzuek, palkoen konfigurazioetan dagoen plaza kopuru bera aurreikusten dute Navarra Arena pilotalekurako.

 

PERTSONALIZAZIOA

Programak, zenbait estra ere sartzeko aukera aurreikusten du, sarrera gehiago aurre-palkoetan, pistako sarrerak edo backstage izenekoetarako sarbideak, besteak beste.

 

ORAIN ARTE BAIEZTATURIKO PROGRAMAZIOA

2017ko abenduaren 11n iragarri zen bezala, kirol arloan, irailaren 29an Eskuzko Pilota Enpresen Ligak antolaturiko Codere 2018 Masterraren finala jokatuko da. Hori izango da 2.998 pertsonarentzako tokia duen Navarra Arena pilotalekua inauguratuko duen ekitaldia.

Halaber, azaroaren 18an eskuzko pilotako Liga Profesionaleko Lau t’erdiko Eusko Label Txapelketaren finala jokatuko da.

Amaitzeko, Cirque du Soleil 2019ko otsailaren 6tik 10era helduko da Navarra Arenara, James Cameron zuzendariaren ‘Avatar’ film ikusgarrian inspiraturiko ‘Toruk: lehen hegaldia’ ikuskizunarekin.

 

NAVARRA ARENAKO PABILOIA

Navarra Arena pabiloia, nazio eta nazioarte mailako kultur, kirol, jolas eta korporazio mailako ekitaldiak jasotzeko ahalmena duen erabilera anitzeko eraikina da. Bere arkitekturari esker, ikus-entzule kopuru desberdinak jasotzeko egokitu daiteke, 11.850 pertsona, gehienez ere.

Diseinuan lehentasuna eman zaie instalazioen moldakortasunari eta funtzionaltasunari. Eraikina, energia eraginkortasunari buruzko arautegi berriak kontuan izanik eraiki da (geotermia, biomasa, bero ponpak, azken belaunaldiko klimatizazioa).

 

NICDO SL-RI BURUZ

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen “Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio” (NICDO) Enpresa Publikoak kudeatuko du azpiegitura, irailaren 17ko astean inauguratu ondoren, kirol, kultura eta beste mota batzuetako beharrak kontuan izanik, bere esku dauden erabilera anitzeko beste azpiegitura batzuen kudeaketa planarekin bat etorriz. 2013aren amaieran zenbait Enpresa Publiko bildu ondoren sorturiko NICDOk hainbat azpiegitura kudeatzen ditu, Baluarte Kongresu Jauregia eta Auditoriuma, Iruñeko Planetarioa eta Ipar Eskiko Larra-Belagua Zentroa. Horrez gain, Nafarroako Zirkuituaren eta Nafarroako Azoka Barrutiaren jabea da, eta Nafarroako Filmoteka edo Navarra Film Commission programak kudeatzen ditu.

 

NAVARRA ARENAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO

Babes programatan parte hartzeko interesa duten erakundeek infonavarrarena@nicdo.es helbidera idatzi beharko dute, informazio gehiago eta, hala denean, erreserbak eskatzeko. Programa eskuragarritasunaren mende egongo da, eta jasotze ordenaren arabera izapidetuko dira erreserbak.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.