Aktualitatea
Nafarroa Arena emakumezkoen aurkako indarkeriaren kanpainara batzen da
Nafarroa Arena, Nafar Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako instutuarekin batera martxan jarri duten emakumezkoen aurkako indarkeriaren sentsibilizazio kanpainara batzen da.
“Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra. Zu zer ari zara egiten? Interpelazio zuzena egiten diote gizonezkoei emakumeen aurkako indarkeriaren kontra posizionamendu tinkoa izan dezaten. Edozein indarkeriaren aurrean haien jarrera zein den hausnartzera gonbidatu nahi zaie. Helburua horrelako jarreren aurrean jokatzea da, eta modu honetan, horrelako ekintzak desagerraraztea, lagunen artean, lanean, Whatsappean, etbar.
Kanpainak edozein motako genero-indarkeriari egiten dio erreferentzia: fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa, sexuala edo beste edozein motatakoa.
Web orrialde honetan nomasviolenciadegenero.navarra.es kanpainako elementu guztiak eta informazio gehiago begiratzeko.
Nafarroa Arenan, Nicdo-keko beste zentroetan bezala, horrelako ekintzekin konpromezua daukagu, gure Berdintasunaren planan.
Pasaden M8an, emakume langilearen nazioarteko egunean, gainontzeko soziedade publikoekin batera “Guía práctica para el uso de un lenguaje inclusivo” aurkeztu genuen. Gainera bideo hau prestatu genuen: