Navarra Arenako erabilera anitzeko pabiloiak 2017ko Kirolaren Gala babestu du

2018 / OTS / 16
Navarra Arenako erabilera anitzeko pabiloiak 2017ko Kirolaren Gala babestu du

Navarra Arenako erabilera anitzeko pabiloiak 2017ko Kirolaren Gala babestu du


Navarra Arenak 2017ko Kirolaren Gala babestu du. Bertan Nafarroako Kirolaren iazko Sariak banatu dira, hau da, Foru Erkidegoko teknikariei, taldeei eta erakundeei eman zaizkien bederatzi aintzatespen.



Uxue Barkos Nafarroako Presidenteak Maitane Melero Lacasia atletari eta Iván Salguero Oteiza igerilariari banatu dizkie iazko Nafarroako kirolari aipagarrien gisa aintzatesten dituzten sariak. Ekitaldi berean aipamenak jaso dituzte, baita ere, bakoitzak bere kategorian, La Única Rugby Taldeko emakumeen taldeak, futbol aretoko C.A. Osasuna-Magna klubeko gizonezkoen taldeak, Juanto Apezetxea Aizpuru eskubaloi teknikariak, Mendiko Kirol eta Eskalada Federazioak, C.D. Cantolagua taldeak eta Ur Azpiko Kirolen Nafarroako Federazioak, bere egitasmo berritzailea dela eta.



Horrez gain, Zizur Nagusiko Kirol Zerbitzuak udal kirol zerbitzu hoberenaren saria lortu du, Seguros Helvetiak enpresa babeslearen saria, eta Genuine Ligako Osasunak kirolaren balioei ematen zaiena.

Baluarten egin den ekitaldian Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteria Sailburuak, Rubén Goñi Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko Zuzendari Gerenteak eta Primitivo Sánchez Kirol Zuzendariordeak ere hartu dute parte.

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.