Covid-19rako araudia

Nahitaez erabili beharko da maskara beti. Ostalaritza-zerbitzua baldin badago, janaria edo edaria kontsumitzen den unean bertan baino ezin izango da maskara kendu. Bestalde, gel hidroalkoholikoa jarriko da pabiloiko zenbait tokitan. 

- Kanpoko airearen % 100 aireberritze behartua (airea ez da birzirkulatzen)
- Arena Club formaturako (1.300 pertsonako edukia), 51,3 litro aire garbi pertsonako segundoko; IDA1 aire-kalitatea (gehieneko kalitatea 20 litro aire garbi pertsonako segundoko iritsita lortzen da)
- Aretoan aerosolen hedapen-koefizientearen neurgailuak Internet bidez (InBiot teknologia)

Airean kalitatea ekitaldietan zehar denbora errealean kontsultatu dezakezu hemen. 

Eremura denboraz iristea gomendatzen da, eta ahalik eta lasterrena sartzea ere, inguruan jende-pilaketarik egon ez dadin. Nafarroa Arenako langileak prest egonen dira behar diren argibideak emateko. Ate bat baino gehiago egongo dira sartzeko, eta sarrera bakoitzean adierazten da zein den.

  • Pistako mahai bikoitiak: Kaia
  • Pistako mahai bakoitiak: pistara sartzeko atea, Aizagerria plazatik
  • Palkoak eta mugikortasun murriztua duten pertsonak: C atea
  • Harmailak eta lehenetsiak: A atea 

Sarbideetan, ohiko segurtasun-kontrola egingo da, eta pertsonen arteko distantzia errespetatu, maskararen erabilera ziurtatu eta gel hidroalkoholikoa erabiltzera behartuko da jendea (erabiltzeko arazorik baduzu, esan).

Ez, zerbitzu horietako bat ere ez da erabilgarri egongo.

Ostalaritza-zerbitzua baimenduta dagoen ekitaldietan, pistako mahaietan bazaude, ostalaritza-taldea joango da zuri laguntzeko. Harmailetan bazaude, aldiz, janaria eta edaria saltzeko prestatutako tokietara joan zaitezke. 

Mahaitik mugitzen ez bazara, bai.

Bai. Zure eserlekutik oso gertu aurkituko dituzu komunak, eta horiexek erabili beharko dituzu, eremuka banatuta baitaude jende-pilaketak saihesteko. Etengabeko garbiketa- eta desinfekzio-zerbitzua egingo da.

Modu ordenatuan atera beharko da eremutik, segurtasun-tartea errespetatuz betiere. Aretozainek esango dizute noiz eta nondik irten behar duzun.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.