Informazio praktikoa

Nafarroa Arena bere aldakortasuni esker, mota guztietako ekintzak jasotzen dituen erabilera anitzeko pabiloia da. Bere irekieratik dimentsio handietako kirol eta kultura ekintzak jaso ditu, baina aldi berean hainbat hitzordu txikiendako lekua izan da ere. Azpiegitura honen kudeaketa Navarra de Infraestructuras de Cultura, Deporte y Ocio S.L-ren esku dago.

Nafarroa Arena Aizagerria 1, plazan dago. Bertan eskualdeko hiri garraioko 1, 6, 9, 11 eta 16 linek gertu dute geldialdia. Kokapen zehatza eta garraoibideak ondorengo web-orri honetan ikus ditzakezu: https://www.navarrarena.com/eu/kontaktua

Autoa uzteko leku asko daude inguruan.

Ez dago motorrak uzteko lekurik eraikinaren kanpoaldean, baina bai inguruan.

Bai, bizikletak uzteko estali gabeko lekua dago.

Ekitaldi edo ikuskizun bakoitzak ateak irekitzeko bere ordutegia dauka. Twitter-en, Facebook-en Instagram-en edo infonavarrarena@nicdo.es-en kontsulta ditzakezu ordutegiok.

Atzerapenak saiheste aldera, aurretiaz joatea gomendatzen dugu.

Sarbide ateak ekitaldi edo ikuskizun bakoitzaren arabera zehazten dira. Ekitaldi bakoitzeko programazioa kontsultatu dezakezu edo gure harremanetan jarri Twitter, Facebook, Instagram edo infonavarrarena@nicdo.es-en bidez.

Soilik behar bezala ziurtatuko laguntza-txakurrak sar daitezke.

Bai, esparrura sar zaitezke ikuskizuna hasi eta amaitzeko 15 minutu falta diren arte.

Segurtasun-kontrolak daude esparrura sartzeko.

Bai, edozein unetan atera zaitezke. Baina behin aterata, ezingo zara berriro sartu, sarrerak bere baliozkotasuna galtzen baitu, ikuskizuneko enpresa-sustatzaileak kontrarik baimendu ezean.

Nafarroa Arenak esparrurako hustuketa-plana du larrialdi kasuetarako. Jarrai itzazu antolakuntzako, segurtasuneko edo/eta bezeroen arretarako langileen jarraibideak.

Gertakizun bakoitzaren fitxa kontsultatu, gertakizun bakoitzako sarrerak modu ezberdinean saltzen direlako. 

Gertakizunaren arabera, sarrerak erosi ditzakezu:

  • www.navarrarena.com webgunean
  • Baluarteko lehiatiletan (astelehenetik larunbatera arte 11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte).
  • La Morea-ko salmenta puntua (astelehenetik larunbata arte 10:00etatik 21:30 arte).
  • Ikuskizunaren egunean Nafarroa Arenako lehiatilan soberan dauden sarrerak salgai egongo dira (ikuskizunaren fitxa ikusi).
  • Gertakizunaren arabera enpresa antolatzailearen salmenta web-an.

Bakarrik gertakizunaren egunean. Oraindik sarrerak gelditzen badira, erosi ahal daitezke Nafarroa Arenako lehiatilan, A Atea eta kafetegiaren ondoan. Gertakizunaren fitxa ikusi.

Gertakizunaren fitxa ikusi sarrerak non saltzen diren jakiteko.

Nafarroa Arenak sarrerak saltzen duenean Baluarte-ko txarteldegian erosi daitezke (astelehenetik larunbatera  11:00tatik -14:00 arte eta 17:00etatik-20:00 arte) eta La Morea-ko salmenta puntuan (astelehenetik larunbatera  10:00etatik-21:30 arte). Gertakizunaren egunean geratzen diren sarrerak salgai egongo dira Nafarroa Arenako txarteldegian. 

Bai, kreditu-txartelarekin ordain daitezke sarrerak.

Sarrera www.navarrarena.com web gunean erostean paperan jasotzea hautatu baduzu, Baluarte-ko txarteldegian La Morea-ko salmenta puntuan edo Nafarroa Arenan gertakizunaren egunean jaso dezakezu.  Sarrerak beste plataforma batean erosi baduzu beraiekin kontsultatu. 

Zure sarrerak www.navarrarena.com-en erosi badituzu eta paperean sarrerak jasotzeko aukera hautatu baduzu, erreserba-zenbakia edo erosketa egiteko erabili duzun posta elektronikoaren helbidea aurkeztu beharko duzu.

www.navarrarena.com-en erositako sarrerak online erosketan jasotako PDF-aren bidez berriz inprima daitezke. Sarrerak lehiatilan kreditu-txartelarekin erosi badira, idatzi infonavarrarena@nicdo.es-era, emaiguzu egoeraren berri, sarrerak berriro inprimatu eta aurrekoak baliogabetzeko. Eskudiruz erosi badituzu sarrerak, ezingo dugu kopiarik egin.

Erosketa amaitu baino lehen ziurtatu, erosketa amaitu ondoren ezin dira sarrerak itzuli. Ikuskizunera ezin etorri edo erosketan akats bat egitea ez dira itzultzeko arrazoiak. Soilik itzuliko dira ikuzkizuna ez bada ospatzen.

Erosketa amaitu baino lehen ziurtatu, erosketa amaitu ondoren ezin dira sarrerak itzuli. Ikuskizunera ezin etorri edo erosketan akats bat egitea ez dira itzultzeko arrazoiak. Soilik itzuliko dira ikuzkizuna ez bada ospatzen.

Bai, baina soilik onartuko dira telefono mugikorretarako espreski deskargatutako sarrerak (adibidez: PassBook). Ez da argazkirik edo pantaila-irudirik onartuko.

Esparrua seinaleztatuta dago. Gainera, aurkitzen ez baduzu, bezero arretarako taldeari galdetu dezaiokezu.

Sarreren argazkiak ez argitaratzea gomendatzen dugu. Egin nahi izatekotan, ez argiratu inoiz barra-kodea edo QR kodea.

Segurtasun eta edukiera arrazoiak direla eta, ezinezko da lekuz aldatzea behin ikuskizuna hasita.

Bai. Indarreko araudia betetzen, Nafarroa Arenak mugikortasun gutxiko pertsonentzako  lekuak erreserbatuak ditu. Mugikortasun gutxiko pertsonak sarrereren erosketa egin dezakete, gertakizun bakoitzaren fitxan azaltzen diren salmenta plataformetan. Lokalitate hauek “Movilidad Reducida” izenarekin agertzen dira.

Mugikortasun urriko pertsonentzako sarreren prezioa enpresa-sustatzaileak ezartzen du. Online salmentan kontsultatu ahalko duzu, eskuragarri dagoenean.

Mugikortasun urriko pertsonentzako eserlekuetara iristeko sarbidea C atea da. Sarbide hori arkitektura-oztoporik gabekoa da eta behar bezala seinaleztatuta dago.

Sarbide berezia behar duen desgaitasunik izatekotan, eta mugikortasun urriko sarrerarik ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en eta zure egoera aztertuko dugu.

Soilik pertsona laguntzaile bat sartzea aurreikusten da. Hala ere, zure egoera bestelakoa bada, gurekin harremanetan jar zaitezke infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta beharrezkoak diren pertsonentzako lekua bilatzen saiatuko gara.

Gurpildun aulkia erabiltzen baduzu, ezingo zara eserlekuetara iritsi. Horregatik, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en eta zure egoera aztertuko dugu.

Ez, segurtasun arrazoiak direla eta, soilik eskailerak igo eta jaitsi ditzaketen pertsonak sar daitezke pistan, sarbidea eta hustuketa eskaileraretik egiten baita.

Jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta zure egoera aztertuko dugu, zure beharren eta sarreren eskuragarritasunaren arabera.

Bai, eraikinaren inguruan desgaitasuna duten pertsonentzako aparkaleku-plazak daude.

Bai, Nafarroa Arenako publikorako arreta-langileek behar dutenei laguntza eskainiko diete.

Jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es-en zure egoeraren berri emateko eta zure kasua aztertuko dugu ahal dugun neurrian lagundu ahal izateko.

Bai, indarreko araudiaren arabera, laguntza-txakurrak sar daitezke, beti ere behar bezala akreditatuta baldin badaude.

Ekitaldiaren arabera. Sarrerak erosterakoan enpresa-sustatzaileak ezarritako baldintza zehatzak begiratu beharko dituzu.

Ikuskizun bakoitzaren baldintza berezien arabera. Oro har, esparruak ezartzen du 14 urte baino gutxiagoko adingabekoak heldu batekin egon behar direla, baina antolakuntza bakoitzak bere muga propioa ezartzen du. Begiratu ekitaldi bakoitzaren baldintza zehatzak sarrerak erosterakoan.

Bai, beti izan beharko dute sarrera. Kontsultatu adingabekoentzako prezioak eta baldintza bereziak ikuskizun bakoitzaren fitxan edo sarrerak erosterakoan.

Bai, Nafarroa Arenak ume-aldatzaileak ditu.

Adingabekoak sar daitezkeen ikuskizunetan haur-kotxeak uzteko zaindu gabeko eremu bat jarriko da 0 solairuan.

Ezin da barrura sartu reflex kamerekin edo kamera profesionalekin.

Ezin da selfie makilik sartu.

Ur botila txikia tapoirik gabe eta janari pixka pertsona bakoitzeko sar daiteke

Bai, beti ere bizkar-zorro edo poltsa txikiak baldin badira eta gure segurtasun-zerbitzuek berrikusi badituzte.

Ez, ezin da kaskorik sartu.

Kartelekin sar zaitezke, beti ere besteei traba egiten ez badie, ikuspena eta segurtasuna oztopatzen ez badute, eraikineko komunikazio-elementuak estaltzen ez badituzte eta iraingarriak ez badira.

Soilik sar daiteke aterki tolesgarriarekin.

Bai, Nafarroa Arenak kafetegia du, El Escondite del Arena.

Sarrera A atearen eta lehiatilen ondoan dago. Behin eraikinera sartuta, 0 eta 1 solairuan dauden barretara joan ahalko zara.

Barra finkoak eta mugikorrak daude eraikin osoan zehar, ikuskizun bakoitzaren arabera.

Bai, kreditu-txartelarekin ordaindu daiteke.

Bai, kirol- edo haur-ikuskizunetan izan ezik.

Ezin da adingabekoei edari alkoholdunik saldu edo eman.

Laguntza eskatu antolakuntza-taldeari, arreta-zerbitzuari edo segurtasun-taldeari osasun-zerbitzua aurki dezaten.

Bai, araudiak ezartzen duen bezala, osasun-zerbitzua dago.

Bai, Nafarroa Arena gune kardiobabestua da.

Idatzi m.azcona@baluarte.com-erazure datuak emanez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

www.navarrarena.com web-orria bisitatu dezakezu gure programazioa ikusteko eta gure hilabeteroko buletinera harpidetu web-orri beretik, baita eta WhatsApp-eko alerta-sistemara ere.

Oro har, prentsa-akreditazioak enpresa-antolatzaileak kudeatzen ditu. Edozein kontsulta izanez gero, infonavarrarena@nicdo.es-ekin jar zaitezke harremaneta eta informazioa antolakuntzarekin kudeatuko dugu.

https://www.navarrarena.com/eu/prentsa-aretoa-n komunikabideentzako informazio guztia eskura dezakezu (prentsa oharrak, logotipoak, irudiak, esteka interesgarriak, …). Gainera, edozein kontsulta izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke infonavarrarena@nicdo.es bidez eta ahal dugun neurrian lagunduko zaitugu.

Nafarroa Arenako ekitaldiren batean zerbait galdu baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan infonavarrarena@nicdo.es bidez.

Ez. Indarreko araudiaren arabera, ezingo da esparruan inoiz erre. Erretzaileentzako gune bat egokituko da ekitaldi bakoitzaren arabera.

Ez, ez dago kutxazain-automatikorik eraikinean.

Bai, doako wifia dago eraikinean.

Ez, ez dago telefono mugikorrentzako kargatze-punturik.

Merchandising produktuen salmenta ekitaldietako enpresa-kudeatzaile bakoitzaren araberakoa da. Twitter, Facebook, Instagram edota infonavarrarena@nicdo.es-en kontsulta dezakezu.

Arropa gordetzeko lekua ez dago. Ikuzkizun batean egoten bada iragarriko da.

Argazkiak, bideoak edo bestelako multimedia edukiak egiteko baldintzak ekitaldi bakoitzaren promotorearen arabera izango dira.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.