
En Vivo Festival
62€-tik aurrera.
Sarrerak salgai Envivo-festival.com.
*OHARRA: Ez dira egongo sarrerak salgai NICDOko oihoko kanaletan: Baluarteko Txarteldegia eta La Morea merkataritza zentroko NICDOren informazio eta salmenta gunea.
Sarrerei eta salmenta-puntuei buruzko zalantzaren bat duzu?
16 urtetik beherakoek pertsona heldu arduradun batez lagunduta joan beharko dute.
16 eta 17 urtetik beherakoek sinatutako baimen batekin sartu beharko dute.
Erreserbatu zure aparkalekua aldez aurretik eta aparkatu Navarra Arenan gure ekitaldietara joateko.
62€-tik aurrera.
Sarrerak salgai Envivo-festival.com.
*OHARRA: Ez dira egongo sarrerak salgai NICDOko oihoko kanaletan: Baluarteko Txarteldegia eta La Morea merkataritza zentroko NICDOren informazio eta salmenta gunea.
EN VIVO jaialdia itzuli da KASE.O kartelburu dela!
EN VIVO jaialdia Iruñean ospatuko da 2025eko irailaren 19an, Nafarroa Arenan. Kase.O kartelburuak musika-industrian egindako 30 urteko ibilbidea ospatuko du, eta, aldi berean, Espainiako hip-hoparen eszenako izen sendotuez eta promesa gazteez inguratuko da.
Berarekin batera, bost artista berri gehituko dira. Delaossa, Espainiako hip-hoparen eszenako talentu nagusietako bat, urte gutxian promesa izatetik, gaztelaniazko hiri-musikaren erabateko errealitate izatera igaro dena. Juancho Marqués, jaialdietan zein plataforma digitaletan protagonista handienetako bat, hilean 400.000 entzule baino gehiago ditu Spotify-n eta 34 milioi ikustaldi baino gehiago YouTube-n. Huda, kontuan hartu beharreko talentua. Jatorri magrebtarreko promesa gazteak hip-hop zein rap frantsesetik edaten du eta Madrilen eta Ipar Afrikan kokatutako herri txiki baten arteko kulturak partekatzen ditu, eta leku horietatik esperientziak, ideiak eta melodiak ateratzen ditu. Laura Sam, bere testuak errezitaldietara eta lehiaketetara eramanez hasi zena, tokiko panoraman lekua eginez, eta, ondoren, nazio eta nazioarte mailako jaialdi ugarietara iritsi zena, non bere emanaldi eszenikoaren botere izugarria erakusten duen. Eta azkenik, La Furia artista nafarrak osatuko du jaialdi honetako kartela, ahots indartsua, beti aldarrikapen soziala bandera izan duena bere rap feminista eta konprometituarekin.
Arena Autobus Zerbitzua
Arena Bus NICDOk Nafarroa osoan zehar bidaiatzen duen zerbitzua da, Navarra Arenan programatutako ikuskizun handienetara eramateko.
Arena Autobus Zerbitzua
Arena Bus NICDOk Nafarroa osoan zehar bidaiatzen duen zerbitzua da, Navarra Arenan programatutako ikuskizun handienetara eramateko.
Autobus zerbitzua egongo da jaialdira joateko, puntu hauetatik abiatuta: Santander, Bilbao, Eibar, Zarautz, Arrasate, Beasain, Ordizia, Gasteiz, Altsasu, Irun, Errenteria, Donostia, Logroño, Lizarra, Zaragoza eta Tutera. Erreserbatu zure lekua hemen.