Sarrera gonbidapenarekin
Sarrera gonbidapenarekin
Sari bat eta bost aitorpen
Kirol Babesletzaren Gala 2022tik ospatzen da, Nafarroako kirolaren garapenean enpresa-sareak betetzen duen funtsezko zeregina ikusarazi eta balioan jartzeko helburuarekin. Ekitaldi honetan erakundeetako ordezkariak, kirol-erakundeak eta enpresa babesleak elkartzen dira.
Hau izango da Kirol Babesletzaren Galaren bosgarren edizioa. Nafarroako Gobernuak antolatzen du, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren (INDAF) bidez, Nafarroako enpresa askok gure klub, kirolari eta federazioekin mantentzen duten konpromisoa ikusarazi eta saritzeko asmoz.
Aitorpen horien banaketak aukera ematen du enpresa babesleak publikoki aitortzeko eta Nafarroako kirolari ematen dioten laguntzari ikusgarritasuna emateko, enpresa-munduaren eta kirolaren arteko topaketa sustatuz.
Edizio honetan, Kirol Babesletzak sari bat eta hainbat aitortza emango ditu, Nafarroako enpresek babesletzaren bidez kirol profesionala eta amateurra babestu eta sustatzeko egiten duten lana balioan jartzeko.